XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PALMIRA - Ez da izanen gerorik.

HORTENZA - Bainan ez duzue konprenitzen, deliberatzen bazinute gero poxi baten izaiterat, denak kanbia litazke.

Kanbia gintazke gure izaitean, ibili orden herrestan.

MARGITA (Taulen gainean zabal zabala) - Oh, hi hiretako mintzo hiz, ni segurrik ez nun bizian herrestan.

HORTENZA - Margita maiteñoa, hi ago hire aldiaren aiduru, nahi duna? MARGITA - Arras ontsa.

HORTENZA - Bazinute kalipu apur bat, atsegin apur bat ez dakit.

Emaiten bazinatate alegera iazaiteko, irri egiteko gutizia.

Ustekeria banu bestek bezalako bizi bat bizitzen dutala.

MARGITA - Bainan bizi xinplea dugunaz geroz, behar ditugu hemendik harat izan plazer xinpleak.

Erran behar dautzuet arratsaldeak luzeak zirela.

Hortenza zer ariko gira?.

Urratska ari niz aldean beste eta ez dakit zer ariko giren?.

Sendi dut min eginen dugula... Bipiltzen ari gira emeki.

Sekulan oren xuxenik.

Arrats batzuz goizeko bederatzi orenetan etzaten gira, beste egun batzuz ez gira gau guzian oheratzen.

Gure burueri kasu egiten dugu.

(Palmira ari da gelditu gabe keinuka Roberto-ri, nahi du eremanarazi... beste norapeit...).

Norat ari zirezte zuek bigak?.

PALMIRA (Harritua) - Nihorat ere, eta zuek norat ari zirezte?.

MARGITA - Nihorat ere.

HORTENZA - Lauak ari bagira nihorat ere, ez dut ikusten zertako griñatuko giren, helduko gira segur aski goiz.

MARGITA - Aski goiz eta zendako nahi ginuke jakin.

(Roberto-ri) Zuk ez zazula irririk egin.

Gure aharren iturria zu zira.

Ez zira ohartzen ere, zainen gainean bizi gira.